Eskolako Bidea - Hirigintza taktiko ekimenak

Eskolako Bidea - Hirigintza taktiko ekimenak
2019-09-19T10:00:00+02:00 2019-09-19T10:00:00+02:00 2019-09-19T10:00:00+02:00
  • 2019-09-19T10:00:00+02:00 2019-09-19T10:00:00+02:00 - 2019-09-19T13:00:00+02:00 2019-09-19T13:00:00+02:00
  • Ikastetxe inguruak
Oñatiko Eskolako Bidea proiektuaren baitan Oñatiko hiru ikastetxeek ekimen baten hartuko dute parte

Irailaren 16tik 22ra Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatuko da.

Aurten, gai nagusia oinez eta bizikletaz segurtasunez ibiltzea da. Horren arira egun horretan ikastetxe guztietan ekimen berezi bat burutuko da, Hirigintza taktikoan oinarritua.

Ikastetxe inguruko espazio publikoan dauden arazoak eta konponbide posibleak agerian jartzea da ekimenaren helburu nagusia; espazio publikoan autoek izan ohi duten protagonismoaren aurrean bestelako herrigunea aldarrikatzea.

Herriko Hezkuntza-komunitateak hartuko du ekimenaren antolakuntzaren ardura, txiki eta helduak elkarlanean, espazio publikoa nola erabiltzen dugun hausnartzeko.

Ikastetxe eta hezkuntza-komunitate bakoitzak erabaki du zein ekimen burutu. Hurrengo hauek dira burutuko diren eraldaketa efimeroak:


Txantxiku Ikastola LH eta DBH. Bidebarrieta kalean, Ikastolako sarreran oinezkoentzako gunea zabalduko da, oinezkoen lehentasuna aldarrikatuz. Kiroldegi eta sarrera pareko aparkalekuak erabili eta oinezkoentzat espazio gehiago edukitzea irudikatuko da.

Errekalde Herri Eskola. Eskolako sarreran dagoen ibilgailuen parkinga jolasteko eta ikasteko espazio bilakatuko da.

Elkar Hezi LH. Arantzazuko Ama kalean, norabidetako bat ibilgailuentzat eten eta irabazitako espazioan ikasi eta jolas egiteko aukera izango dute ikasleek. Espaloi zabalago bat izanda eskolaren ingurunea nola eraldatuko litzatekeen esperimentatzeko aukera izango da.

Elkar Hezi DBH. Santa Marina plazan, lehenago plazatik ikastetxera zegoen sarbide zuzena berreskuratzeko aukera aldarrikatuko da, oinezkoen pasabide efimero baten bidez.

Zuazola institutua. Bizikletaren erabileraren aldarrikapena egingo da, egun batez galtzadako zenbait aparkaleku bizikleta aparkaleku bilakatuz.

   

Hirigintza-taktikozko ekimen honen jatorria Oñatiko Bagabiltz Eskolako Bidea egitasmoa da. 2014-2015 ikasturtean hasi zen abian egitasmo hau, Oñatiko Udalak sustatuta. Oñatiko ikastetxeek parte hartzen dute bertan eta mugikortasun jasangarria, umeen autonomia, hirigintza, ingurumena, osasuna eta bide-segurtasuna lantzen dira.