Kiroldegia eta Kalegoienako lurrazpiko aparkaleku publikoetako kontrol sistema berria martxan jartzea

Kiroldegia eta Kalegoienako lurrazpiko aparkaleku publikoetako kontrol sistema berria martxan jartzea
2016-03-07T08:00:00+01:00 2016-03-07T08:00:00+01:00 2016-03-07T08:00:00+01:00
  • 2016-03-07T08:00:00+01:00 2016-03-07T08:00:00+01:00 - 2016-03-07T23:55:00+01:00 2016-03-07T23:55:00+01:00

Sarrerako hesiak kenduta TAO (OTA) kontrol sistema erabiliko da aurrerantzean. Erabiltzaileak, autoa aparkatuta, parkimetroan matrikula sartu eta aurreikusita duen denboraren arabera ordaindu beharko du. Makinak inprimatutako papera autoan, leku agerian jarri beharko da.

Aparkaleku publikoen kontrol sistema aldatzen den arren tarifak bere horretan mantenduko dira (2016ko otsailaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren)