Kantoralen digitalizazio lanaren aurkezpena

Kantoralen digitalizazio lanaren aurkezpena
2020-02-04T12:00:00+01:00 2020-02-04T12:00:00+01:00 2020-02-04T12:00:00+01:00
  • 2020-02-04T12:00:00+01:00 2020-02-04T12:00:00+01:00
  • Kultur Etxean
Artixa kultur elkarteko kideek antolatuta . Kultur etxeko bilera gelan

Erdi Aroan sortutako Gregoriar kantak, lehenik ahoz-belarriz ikasiz mantentzen zirenak, halako batean Kantoraletan biltzen hasi ziran: Koru-erdiko Atrilean, Fazistolean, zabaltzen ziren horietakoetan.

2019. urtean zehar, Xabier Ugarte, Joxe Fernández eta Juanjo Iturrioz (Donosti Ereski gregoriar scholaren izenean) digitalizazio-lan hau burutu dute:

  • Bidaurreta konbentuan: Hamalau liburu: XV. mendetik XX. mendera artekoak;
  • Santa Ana konbentuan: Hamaika liburu: XVII. mendetik XX. mende hasiera artekoak;
  • Arantzazuko santutegian: Bi liburu;
  • Araotzko elizan: Liburu bat,
  • Oñatiko elizakoa: Donostiko Elizbarrutiko Artxibategian jasotako kodizea, 1614koa.