kalean: Leize, Eko de Bul eta Hartzak taldeen kontzertua

Musika

kalean: Leize, Eko de Bul eta Hartzak taldeen kontzertua
2013-08-30T22:40:00+02:00 2013-08-30T22:40:00+02:00 2013-08-30T22:40:00+02:00
  • 2013-08-30T22:40:00+02:00 2013-08-30T22:40:00+02:00 - 2013-08-30T23:55:00+02:00 2013-08-30T23:55:00+02:00
  • Atzeko kalean

Musika

KALEAN orokorra-buru.jpg

2013 08 30 Leize + berritua-moz.jpg

  LEIZE 80. hamarkadako rock gogorraren ordezkari ezagunenetakoa bilakatu zen euren rock kaletarrari esker. 15 urte eskenatoki gainean eman ondoren, 1997an taldea uztea erabaki zuten, eta hamarkada bat beranduago, berriz bueltatu ziren. Azken hiru urteetan, gainera, Andoni Regueiro oñatiarra izan da eurekin bateria jotzen. Zestoan 1982an sortu eta estatu osoa konkistatu zuen talde mitikoa da LEIZE.

  EKO D BUL talde ia-oñatiarra ulertzeko, 90. hamarkada hasierara begiratu behar da, orduan sortutako ARGI IBILI taldearen errautsetatik sortu baitzen Eko d Bul. Argi Ibiliren itzuleraren ondoren, Josu-k EZ! taldeari lehentasuna eman eta taldea utzi zuen, Argi Ibilik izena aldatzea erabaki zuelarik. Gaur egun Ritxar, Heavy, Felipe eta Igor “Pala” dira taldekideak.

  HARTZAK taldea da kartelean sartu den azkena. Talde sortu-berria dugu, baina bere kideen kurrikulumari begirada bat botaz gero, kalitatea bermatuta dakartela garbi gelditzen da: Iker Martinez de Zuazo (Potemkin, Latzen), Iñigo Ugarte (Malenkonia), Joxeba Aranburu (Bitz), Egoitz Olalde (Sharon Stoner) eta Ander Etxaniz (Gas).  Talde berri bat sortu da herrian!