Kultura Sailak herriko festetako egitaraua lantzeko herritarrei zabaldutako deialdia

Kultura Sailak herriko festetako egitaraua lantzeko herritarrei zabaldutako deialdia
2015-07-01T10:00:00+02:00 2015-07-01T10:00:00+02:00 2015-07-01T10:00:00+02:00
  • 2015-07-01T10:00:00+02:00 2015-07-01T10:00:00+02:00 - 2015-07-01T20:00:00+02:00 2015-07-01T20:00:00+02:00
  • Kultur Etxeko Bilera gelan
Herriko festetan, herritarren lankidetza sustatzea du helburu.


Oñatiko Udaleko Kultura Sailak herriko festetako egitaraua lantzeko, herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditu. Parte hartze hau, elkarlanean eta lankidetza moduan ulertzen du; herritar orok bere proposamenak egiteaz gain, jarduera hauek  aurrera eramateko, antolatzeko eta festen antolakuntzan inplikatzeko. Guztion artean, herriko festak eraikitzeko asmoz.

Hau horrela, herritarren proposamenak jasotzeko:
-   Kultur Etxe sarreran eta Udaletxeko sarreran ipiniko diren buzoietan.
-   partehartzea@onati.eus helbidean.

Ideien proposamenak aurkezteko epea: ekainak 22tik uztailak 1era.