Iker Iglesiasen argazkien erakusketa

Erakusketa

Iker Iglesiasen argazkien erakusketa
2012-10-22T18:00:00+02:00 2012-10-22T18:00:00+02:00 2012-10-22T18:00:00+02:00
  • 2012-10-22T18:00:00+02:00 2012-10-22T18:00:00+02:00 - 2012-10-28T20:00:00+01:00 2012-10-28T20:00:00+01:00
  • Kultur etxea

Erakusketa

Ilunpetan taldekide den Iker Iglesiasen argazkiak ikusgai egongo dira. Urriaren 18tik aurrera zabalik.
 

Iker Iglesias (Aretxabaleta, 1977)

  Badago, betidanik, Ikerrengan sormenerako joera natural bat. Ume umetatik. Hala erakusten du, azken urteotan egindako ekarpen artistikoekin, bere ibilbideak. Talde lanean batzuetan, bakarka besteetan, musika eta argazkilaritza erabili ditu komunikaziorako herraminta gisa 2001an Arte Ederretako fakultatea utzi zuenetik. Madril eta Bartzelonan dihardu erretratugintza artistikoa eta moda txertatzen dituen argazki editorialekin estilo pertsonal bat eraikitzen. Era berean, aitzakitzat erabiltzen du argazkilaritza esperientzia pertsonalen bila mundutik bidaiatzeko.

  Oraingo honetan, Namibiaren inguruko argazki erakusketaz izandako arrakastaren ondoren, lan berri batekin datorkigu. Txina garaikideak eta Xingiang-ek bere baitan gordetzen duten edertasun betierekoaisladatzea bilatzen duen argazki sorta. Argia, koloreak eta konposizio zainduak. Oreka. Erakusketa hau, kontraste iturri den Asiako herrialderik konplexuenetako bat alderik alde zeharkatzearen emaitza da, sosieguz eta heldutasunez beteriko begirada pertsonala.

  "Lo esencial es invisible a los ojos" zioen Saint-Exupéryk, eta hala ulertzen du errealitatea Ikerrek ere.

  Dena den, eta kontraesankorra izan arren, erronka da beretzat malenkoniak gordetzen duen edertasunera iristeko begiak erabiltzea, xumetasunak bideratzen dituen ausnarketetara jotzea, eta mundu fisikoa eta emozioen arteko oreka mehea hautematea..

Erakusketan ikusi ahal diren lan guztiak salgai egongo dira (5 unidadeko edizio limitatuak dira, eta argazki bakoitzak 200€-ko prezioa izango du).

ADI! ILUNPETAN ARGAZKI TALDEAren eskutik erakusketa bisitatzen duten guztien artean argazki bat zozketatuko da!!! 

ilunpean