Hitzaldia “Refusenik - intsumisioaren prezioa Israelen"

Hitzaldia

2012-12-03T19:00:00+01:00 2012-12-03T19:00:00+01:00 2012-12-03T19:00:00+01:00
  • 2012-12-03T19:00:00+01:00 2012-12-03T19:00:00+01:00 - 2012-12-03T20:00:00+01:00 2012-12-03T20:00:00+01:00
  • Kultur etxea

Hitzaldia

  Intsumisoa izatea ez da gauza makala, non eta Israelen. Hain militartua dagoen gizarte batean, ejertzitoari planto egiten dionak bere bizitza osoan pairatuko ditu ondorioak. Automatikoki eskubide asko galtzen ditu, hala nola bekak eta lan publikoak eskuratzea. Hipotekak lortzeko eta etxebizitzak alokatzeko ere zailtasun handiak izaten dituzte eta, gainera, gizarte bazterketa ikaragarria jasan behar dute, “bizkarroi parasitoak”, “traidoreak” eta “koldarrak” dira, “REFUSENIK”ak dira. Sahar Vardi Jerusalemgo ekintzaile gaztea da.

  Kartzelan egon da derrigorrezko zerbitzu militarrari uko egiteagatik. Palestinar erresistentzia laguntzen duten mugimendutan parte hartzen du, eta israeldar gizartearen militarizazioaren eta palestinar lurraldeen okupazioaren kontra dihardu. “Israeli Committee Against House Demolitions and the Sheikh Jarrah Solidarity movement” mugimenduan lan egiten du eta “American Friends Service Committee” erakundearen koordinatzailea da.