“Fabulous Basterretxea!” lantegia

Tailerra

2024-05-12T10:30:00+02:00 2024-05-12T10:30:00+02:00 2024-05-12T10:30:00+02:00
  • 2024-05-12T10:30:00+02:00 2024-05-12T10:30:00+02:00
  • Arantzazuko Gandiaga Topagunean
  • 688 613 840

Tailerra

Haurrentzako arte-lantegia

Arantzazuko Adiskideak elkarteak, Arantzazuko Santutegiarekin, Arantzazulab-ekin, Oñatiko udalarekin, Basterretxea Irurzun sendiarekin eta Donostiako Maushaus estudioarekin elkarlanean, bi igande (maiatzak 12 eta 19) aukeratu ditu haurrei zuzendutako lantegia antolatzeko Arantzazun. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta, bi lantegiak goizeko 10:30etik eguerdiko 13:30era bitartean egingo dira.

Nestor Basterretxearen (1924-2004) jaiotzaren 100.urteurrena betetzen den urte honetan, Arantzazun, Nestor Basterretxeak berak Arantzazuko Kriptan egin zituen muralak aztertzeko aukera izango dute. Horretaz gain, haurrek, pintura murala, collage-a eta eskultura bezalako arte plastikoetan trebatuko dira.

Izen-ematea adiskideak@arantzazu.org helbidera idatziz edo 688 613 840 telefono-zenbakira deituz egin behar da. Lantegien partaide kopurua 20 lagunekoa da, eta parte-hartzaile bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu.

Nestor Basterretxearen lan plastikoaren inguruko  informazio gehiago: https://www.kripta.arantzazu.org/