Haurren danborrada antolatzeko batzordea osatzeko deialdia.

Haurren danborrada antolatzeko batzordea osatzeko deialdia.
2015-05-25T00:00:00+02:00 2015-05-25T00:00:00+02:00 2015-05-25T00:00:00+02:00
  • 2015-05-25T00:00:00+02:00 2015-05-25T00:00:00+02:00
  • Errekalden

"30 urteren ostean Haurren Danborrada antolatzen duen batzordeak utzi egin du bere urteroko lana.

Aurten irailean urtero bezala Danborrada burutu nahi bada, batzorde antolatzaile berri bat antolatu beharrean gaude.

Udalak beharrezko azpiegitura, materiala eta dirulaguntza jarriko ditu Danborrada antolatu nahi duen elkarte edo norbanakoen eskura. Eredu eta proposamenak berriak izan daitezke, ez dago zertan orain arte egin den moduan burutu ekitaldia. Dagoeneko Jose de Azpiazu Musika Eskolak interesa agertu du eta entseguak eta musika atala koordinatzeko prest agertu da. Hala ere, lan talde zabalagoaren beharrean dago antolakuntza.

Maiatzak 18tik 25erako epea izango da izena eman eta proposamenak jasotzeko, kultura.idazkaritza@onati.eus edo 943 78 0 3 53  telefonoan.

 Kultura Departamendua"