“Jostunak” dokumentalaren emanaldia

“Jostunak” dokumentalaren emanaldia
2015-02-16T19:00:00+01:00 2015-02-16T19:00:00+01:00 2015-02-16T19:00:00+01:00
  • 2015-02-16T19:00:00+01:00 2015-02-16T19:00:00+01:00 - 2015-02-16T20:00:00+01:00 2015-02-16T20:00:00+01:00
  • Santa Ana aretoan
Oñatiko “Gure esku dago” taldeak antolatuta

Ordu eta erdiko iraupena duen ikus entzunezko honetan, “gure esku dago”  taldearen sorrera eta iazko ekintzak biltzen dira.

Jostunak_Gure-Esku-Dago

 

Oñatiko “gure esku dago” taldeak, “erabakia ehuntzen” ekimenaren aurkezpena egin zuen otsailaren 9an, eta ekimen berri honek erabiliko duen elementu sinbolikoa oihalak izango da. Erabakitzeko eskubidearen aldeko atxikimenduak oihaletan islatuko dira nahi den mezua idatzi edo marrazkia eginez. Pertsonalizatutako oihal horiek elkarrekin josteko apirilaren 25an eta herririk-herri, “ehuntze eguna” ospatuko da. Ekainaren 20an, berriz, hiriburuetan “joste eguna” ospatuko da eta herrietan bildu diren oihal zatiak josiz telazko hautestontzi erraldoiak osatuko dira.

Oñatiko “gure esku dago” taldeak aurkeztuko duen bigarren ekitaldia “Jostunak” dokumentalaren emanaldia izango da, otsailaren 16an.

“Gure esku dago” taldeak, Kalebarrian, 45. zenbakian izango du bulegoa.