"Ginelako gara" egitasmoa

Elkar Hezi ikastetxeak antolatuta
Noiz 2021/03/26
18:00 - 19:15
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Martxoaren 8aren harira, ebaluazioaren zehar DBH 2ko ikasleekin landu duten proiektuaren emaitza da.

Emakumeek, historian zehar, alor guztietan gizarteari egin dizkioten ekarpenak agerian jartzeko helburuarekin, Euskal Herriko historian hainbat esparrutan nabarmendu diren 8 emakumeri buruzko mikro-antzerkiak egingo dituzte ikasleak.

Oraingoan ere, SETEM GKEarekin elkarlanean aritu dira.

Oñatiko 6 gunetan izango dira aipatutako antzezpenak zehaztutako ordutegiari jarraiki eta behean adierazitako emakume edo kolektiboaren ingurukoa:

18:00: Etxaluzeko iturri inguruan. Emakume euskaldunak LYCEUM CLUBean
18:15: Antixena Gaztetxe kanpoan. KATTALIN AGIRRE eta KASILDA HERNAEZ, emakumea erresistentzia sareetan.
18:30: Santa Marina plazan. LUZ ZAULDUEGI, lehen emakume albaitaria.
18:45: Kultur Etxeko lorategian. EULALIA ABAITUA, argazkilaria
19:00: Pake-Lekuko plazoletan. MAURIZIA ALDEITURRIAGA.
19:15: Lazarragako lorategian. INESA GAXEN eta GRAXIANA BARRENETXEA, sorgin izateaz salatuak.  Eta  KATALINA BELUNZA eta Maritxu Oiartzungoa, harreman homosexualak izateaz salatuak.

Emanaldia ikusi ahal izateko, gonbidapena eskuratu behar da, aforo mugatua baitago: 20 pertsona. Lehenengo gunean 20 eserleku atonduko dira, segurtasun distantzia mantenduz. Ikusle bakoitzak egokitutako eserlekua ibilbidean zehar berekin eramango du gune bakoitzean kokatuko duelarik.

« Apirila 2021 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930