Oñati ezagutzen: Oñatiko iturriak

Musika

Oñati ezagutzen: Oñatiko iturriak
2023-06-17T19:30:00+02:00 2023-06-17T19:30:00+02:00 2023-06-17T19:30:00+02:00
  • 2023-06-17T19:30:00+02:00 2023-06-17T19:30:00+02:00
  • Bidaurretako Monastegia

Musika

Ganbara kantu eskolaren kontzertua

Sarrerak erosi

Ganbara Faktoriak duela urte batzuk jarri zuen abian OÑATI EZAGUTZEN ekimena, musikaren bidez herriko ondarea ezagutzera emateko asmoz. Aurreko urteetan Oñatiko industrializazio prozesua, herriko ermitak edota Oñatiko trena izan dira protagonistak, eta aurtengoa gure herriko iturriei eskainitakoa izango da.

Ohi bezala, Artixa taldekoen laguntzarekin egindako liburuxka bat aterako dute, iturrien inguruko argazki eta informazioarekin, eta ekainaren 17an Bidaurretan (19:30) emango duten kontzertuan aurkeztuko dute.

Sarrerak www.oñati.eus atarian eta Txokolateixan, 5 eurotan.