Ganbara Kantu Eskolak “Xomorroak” ikuskizuna

Musika

2013-03-17T19:00:00+01:00 2013-03-17T19:00:00+01:00 2013-03-17T19:00:00+01:00
  • 2013-03-17T19:00:00+01:00 2013-03-17T19:00:00+01:00 - 2013-03-17T20:00:00+01:00 2013-03-17T20:00:00+01:00
  • Santa Ana aretoan

Musika

Partaideak
- Ganbara kantu tailerrak
- Ganbara Txikitxoa
- Ganbara Txiki
- Ganbara Gazte

 

“Xomorroak” lanak bost xomorro koadrilen abenturak azaltzen ditu: euliak, mantangorriak, erleak, harrak eta matxinsaltoak. Negua lozorroan pasa ondoren, irrikitan daude udaberria iritsi eta inguruko zelaiak jendez gainezka egoteko. Eguraldi onarekin batera, jendea egun-pasa joaten da eta orduan, xomorroek, zelaian egiten diren bazkari eta piknik gozoak dastatzeko aukera paregabea dute. Gogo biziz daude piknik egunaren zain, baina, ustekabean usain gogaikarri bat iritsiko zaie, zimitzarena. Usain txarra du eta piknika izorratuko duela uste dute denek. Tximeleta bat, ordea, xomorroek dituzten arazoei konponbidea ematen saiatuko da.