"Fier, free, aske" Xabin Egañaren omenezko erakusketa

"Fier, free, aske" Xabin Egañaren omenezko erakusketa
2016-05-22T18:00:00+02:00 2016-05-22T18:00:00+02:00 2016-05-22T18:00:00+02:00
  • 2016-05-22T18:00:00+02:00 2016-05-22T18:00:00+02:00 - 2016-05-22T20:00:00+02:00 2016-05-22T20:00:00+02:00
  • Kultur etxeko erakusketa-gelan
Maiatzaren 6tik 22ra

Xabin-Egaña.jpg       Xabin-Egaña_Kuadroa.jpg

Xabin Egaña Azurmendi (1958-2006) artista oñatiarra hil zela hamar urte betetzen diren honetan, haren omenezko erakusketa prestatu dute bere senide eta lagunek. Arte Ederretan lizentziatua eta Baloreen Filosofia eta Gizarte Antropologian aditua, margolari eta sortzaile oparoa izan zen Xabin.

Bere lanak  erakusketa areto inportanteetan (New York, Hamburgo, Madril...) egon ziren ikusgai, baina, beharbada, Oñatin ez da behar bezain ezaguna Xabinen lana. Eta hori da, hain zuzen ere, erakusketa honen helburua, alegia, haren ibilbidea eta lana erakustea batez ere jende gazteari.