Eusko Car Sharing Elkartearen proiektuaren aurkezpena

Aurkezpena

Eusko Car Sharing Elkartearen proiektuaren aurkezpena
2012-11-13T19:00:00+01:00 2012-11-13T19:00:00+01:00 2012-11-13T19:00:00+01:00
  • 2012-11-13T19:00:00+01:00 2012-11-13T19:00:00+01:00 - 2012-11-13T20:00:00+01:00 2012-11-13T20:00:00+01:00
  • Oñatiko udaletxea

Aurkezpena

  "Lurralde antolaketa alorraren barruan, 
hirigintza atalean, mugikortasun eraginkorra 
daukagu helburu estrategiko gisa eta bertan 
kokatzen ditugu bidegorri sarearen garapena, 
herribusa proiektua, oinezkoen pasealeku 
naturalen berreskurapena etab. proiektu bezala. 
  Eusko Car Sharing Elkartearen proiektua 
udalaren helburu estrategikoarekin bat egiten 
duenela aprobetxatuz honen aurkezpenera 
gonbidatzen ditugu herriko ikastetxe, 
enpresa eta herritar oro"

Eusko Car Sharing Elkartea diru irabazirik gabeko elkarte bat da, honako ikuspegiaz lanean dabilena:

  • Ibilgailuen erabilpen partekatu eta kolektibo bat sustatuz.
  • Ahalik eta kostu ekonomiko, ingurugiro eta sozial txikiena sortuko duen mugikortasun baten alde laguntza emanaz.
  • Mugikortasun baliabideen erabilpen zentzudun eta egokiago baten alde egiten duten ekintza eta proiektuak bultzatuz.