Euskararen kriseilua, amaiera ekitaldia

Euskararen kriseilua, amaiera ekitaldia
2019-04-04T17:30:00+02:00 2019-04-04T17:30:00+02:00 2019-04-04T17:30:00+02:00
  • 2019-04-04T17:30:00+02:00 2019-04-04T17:30:00+02:00 - 2019-04-04T18:30:00+02:00 2019-04-04T18:30:00+02:00
  • Gaztelekuan
Amaierako ekitaldia KARTELA_oñati.jpg

Hiru hilabetez martxan izan da herrian Euskararen Kriseilua ekimena. Udaleko Hezkuntza zerbitzuak Euskaltzaleen Topagunearekin batera antolatua eta herriko hiru ikastetxeekin elkarlanean herriko 209 etxetan izan da Kriseilua. Euskararen hizkuntza erabileraren inguruko konstientzia landu eta erabilera sustatzea helburu duen ekimen hau, bukatzear da hurrengo astean.

Haurrek eta familiek izaniko parte-hartzea eta konpromezua ospatu nahian ekitaldi xume bat antolatu dugu Apirilaren 4an, 17:30etan Gaztelekuan.

Ekimenaren nondik norakoak azaltzeaz gain, ipun kontalaria, fotomatoia eta luntxa izango da amaiera ekitaldi honetan.

Parte-hartzaileek gonbita jaso dute bertaratu eta elkarrekin eginiko ariketa ospatzeko.