"EUSKARALDIA Oñatin" egitasmoaren aurkezpen publikoa

Euskaraldia

"EUSKARALDIA Oñatin" egitasmoaren aurkezpen publikoa
2018-02-28T18:30:00+01:00 2018-02-28T18:30:00+01:00 2018-02-28T18:30:00+01:00
  • 2018-02-28T18:30:00+01:00 2018-02-28T18:30:00+01:00
  • Udaletxeko areto nagusian

Euskaraldia

Euskaraldia Oñatin, erronkari ekiteko prest?

Euskaraldia aurkezteko bilera irekia egingo da otsailaren 28an, asteazkena, 18:30ean Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.  Bilera irekia da eta oñatiar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta. Euskaltzaleon Topaguneko bi kideek azalduko dute ekimena zertan den, eta egitasmoa Oñatira egokitzeko eman beharreko urratsak zein diren azalduko dute.
Hizkuntza ohituren aldaketan lan egitea helburu duen egitasmoa antolatzeko taldea osatu nahi da herrian. Horretarako, hitzaldiaren amaieran, prozesua abiatzeko martxoan egingo diren bi saiotan izena emateko fitxa bat banatuko da, eta parte hartzeko aukera ezberdinak egongo dira.

Zer da EUSKARALDIA?

EUSKARALDIA Euskal Herri osoa hartuko duen ekimen zabal bat da, Euskaltzaleen Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak elkarlanean bultzatua, euskararen lurraldeko beste erakunde eta eragile askorekin batera.

Ezagutzatik erabilerara salto

Euskararen normalizazioak bide bat egin du azken hamarkadetan eta egindako lanari zor zaio gaur egun askoz euskaldun gehiago izatea. Ezagutza datuetan gorakada izan bada ere, ez da gauza bera gertatu euskararen erabileran. Talde euskaltzaleek eta erakundeek aldaketa baten beharra sumatzen dute, hizkuntza-ohituretan eragiteko, eta uste dute aldaketa hori lortzeko tresnarik eraginkorrenak adostasuna eta elkarlana direla.
Azken urteotan hainbat ekimen jarri dira martxan euskal herrietan helburu horiekin (Lasarte-Orian, Agurainen, Hernanin, Donostiako Egia auzoan…) eta garbi ikusi da bide hori eraginkorra dela eta aukera ematen duela aurrerapauso handiak egiteko euskararen erabileran.

11 egun euskaraz

Lanean hasteko, EUSKARALDIAk erronka zehatza planteatu dio Euskal Herriari aurten: ‘11 egun euskaraz’. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, euskara ahalik eta gehien erabiltzeko apustua egingo dute herritar asko eta askok Euskal Herri osoan. Erronka hori informazio eta motibazio kanpaina handi batekin lotuta joango da eta elkarlanean antolatuko dute herri bakoitzeko euskaltzaleek eta erakundeek.

Egitasmoak hiru helburu orokor ditu:
- Hizkuntza inertziak apurtzea. Euskararen aldeko jarrera sinbolikotik, urrats praktikoetara igarotzea.
- Pertsonen hizkuntza ohiturak aldatzen saiatzea, egunerokoan eraginez.
- Tokian tokiko euskaltzaleen sareak berraktibatzea eta indartzea.