Begirada zorroztu: Euskal kultura begirada feministatik

Oñatiko Emakumeentzako Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da
Noiz 2021/03/26 17:00
2021/03/27 10:00
Non Bidebarrieta kalea 18
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Tailer honetan euskal kulturako hainbat ekoizpen eta dinamika taldean irakurri, ikusi edo entzungo ditugu, elkarrekin horien inguruko gogoeta sustatzeko. Askotariko ekoizpen eta sorkuntzak landuko ditugu: ikus-entzunezkoak (pelikulak, iragarkiak, dokumentalak, pieza artistikoak...), kantuak, testu literarioak, kazetaritza-lanak, ilustrazioak... Hala, batetik, euskal kulturako ekarpen zenbait ezagutzeko aukera izango dugu; bestetik, ekarpen horien inguruko begirada feminista gorpuzteko aukera izango dugu.

 • Hizkuntza: Euskaraz
• Irakaslea: Iratxe Retolaza (Emagin)
• Data: Martxoak 26 eta 27
• Ordutegia: Ostiralean 17:00-20:00 eta larunbatean 10:00-14:00
• Lekua: Euskaldun berria gela (Bidebarrieta kalea 18)
• Iraupena: 7 ordu
• Matrikula: 5€
 

IZEN-EMATEAK. Epea, ikastaroko bakoitza hasi aurreko 8 lanegun.

« Martxoa 2021 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031