Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak

Ipuin-kontaketa

2023-05-27T16:30:00+02:00 2023-05-27T16:30:00+02:00 2023-05-27T16:30:00+02:00

Ipuin-kontaketa

Arantzazuko Parketxeak antolatuta

Ipuin kontaketa Arantzazun Jentilbaratza Kultur Elkarteko Maitane Aizpurua “Marimunduko”ren eskutik.

Maiatzaren 27an, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Gandiaga Topagunean, Arantzazu Parketxearen parean, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eta ArantzazuLab-ek elkarlanean antolatuta. Euskal mitologiazko hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa saioa egingo da. Txanda bakarra egongo da arratsaldeko 16:30ean . Kontalaria “Marimunduko” izango da, Maitane Aizpurua ataundarra eta Jentilbaratza Kultur Elkarteko kide, baina, ez da bakarrik etorriko… Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu eta giro goxo eta magiko batean arratsaldea familian igarotzeko. Aurrez erreserba egitea nahitaezkoa izango da eta prezioa 5€-koa izango da pertsona bakoitzeko. 

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko: 9437894​/ 699 335 183
arantzazu@gipuzkoanatura.eus
http://www.gipuzkoanatura.eus