Europa bat-batean, Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketa, saioa Oñatin

Europa bat-batean, Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketa, saioa Oñatin
2016-07-15T19:00:00+02:00 2016-07-15T19:00:00+02:00 2016-07-15T19:00:00+02:00
  • 2016-07-15T19:00:00+02:00 2016-07-15T19:00:00+02:00 - 2016-07-15T20:00:00+02:00 2016-07-15T20:00:00+02:00
  • Herrian zehar
  • Webgunea ikusi
Uztailaren 11tik 16ra egingo den Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketaren baitan, emanaldiak izango dira arratsaldez. Donostiako zenbait tokitan eta Oñatin izango dira saioak Oñatiko Bertso Eskolak atonduta

Miren Amuriza, Amets Arzallus, Ane Labaka, Alaia Martin eta Julio Soto izango dira bertsotan Donostiatik kanpo egingo den saioan, Oñatin. Bezperan aritutako herrialdeen ahotsak entzun ahal izango dira saio honetan ere.

Oñatiko Bertso Eskolak atondutako saioan, ibilbidea ere zehaztuta dago: 19:00etan hasita, herrian zehar izango da emanaldia, poteo formatuan; Boga, Bizipoz eta Ona tabernetan egingo dute geldialdia inprobisatzaileek eta egun horietan ospatzen den garagardo azokan amaituko dute ibilbidea. Ondoren, Pago-uso elkartean afalduko dute. Austria, Euskal Herria, Gales, Katalan Herriak, Kuba, Mexiko eta Zipre ordezkatzen dituzten inprobisatzaileak ariko dira.