2020-2021 ikasturtean eskola kirola programan izena emateko azken eguna

Izenematea

2020-2021 ikasturtean eskola kirola programan izena emateko azken eguna
2020-10-23T09:00:00+02:00 2020-10-23T09:00:00+02:00 2020-10-23T09:00:00+02:00
  • 2020-10-23T09:00:00+02:00 2020-10-23T09:00:00+02:00 - 2020-10-23T17:00:00+02:00 2020-10-23T17:00:00+02:00
  • Webgunea ikusi

Izenematea

Urriaren 16tik 23ra

Asko dira aurtengo ikasturteko berritasunak.
Baldintza giltzarria da taldeak egonkor mantentzea, eta, horretarako, eta ahal den neurrian, saioak ikastetxeetan bertan egingo dira; beraz, ikasle bakoitzak bere izena eman behar du ikasten ari den ikastetxean.

Kontutan izan:

  • PROPOSATZEN DEN EGUTEGIAK ALDAKETAK JASAN DITZAKE IZEN EMATE KOPURUAREN ARABERA.
  • Saioak astean behin eta ordu eta erdi (16:45 – 18:15).
  • Urteko kuota 70 eurokoa izango da eta epe bakarrean ordaindu beharko da.
  • Eguraldiak baimentzen badu, saio gehienak kanpoan egingo dira.
  • Taldeak osatzeko gutxieneko ikasle kopurua 8koa izango da eta gehienezkoa 20koa.
  • Talderen batean izena eman dutenen kopurua minimora iristen ez bada, ez da talderik osatuko.
  • Hasieran, astean zeharreko jarduerak soilik jarriko dira martxan.
  • Taldeko kirol-eskolan parte hartu nahi duten LH 3, LH 4 eta LH 5eko ikasleak eskola kirolean izena eman eta parte hartzera derrigortuta daude.
  • HH5eko psikomotrizitatea ez da eskainiko, Gipuzkoako Foru Aldundiak hala arautu duelako.
  • LH6ko Eskola Kirola momentuz ez da eskainiko dugun espazio faltagatik.