- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/eskola-kirola-mendi-irteera
- Mendi irteera LH 5-6. eta DBH mailako ikasleei zuzenduta
- 2018-06-10T08:00:00+02:00
- 2018-06-10T08:00:00+02:00
- Eskola kirola egitasmoaren baitan - Ikasturteko azken irteera
Mendi irteera LH 5-6. eta DBH mailako ikasleei zuzenduta
2018-06-10T08:00:00+02:00
2018-06-10T08:00:00+02:00
2018-06-10T08:00:00+02:00
- 2018-06-10T08:00:00+02:00 2018-06-10T08:00:00+02:00
- Autobusa, postetxe aurrealdeko geltokian
Eskola kirola egitasmoaren baitan - Ikasturteko azken irteera
- LH 5-6. maila eta DBHko ikasleei zuzenduta (Alebin eta infantilak)
Autobusa postetxe aurrealdeko geltokian, 8:00
Ekintza: Txindokira irteera
LH 5-6. maila eta DBHko ikasleei zuzendutako mendi irteera guztietan kontuan izan beharreko argibideak
- Irteera: Korreoseko geltokian goizeko 8:00etan izango da.
- Hamarretakoa: Norberaren kontu. Ura ere eramatea beharrezkoa da.
- Materiala: Material egokia eramatea komeni da: botak, motxila, aldatzeko kamiseta, jertsea...; eta eguraldiaren arabera: neguko txamarra, eskularruak, gorroa.
- Asegurua: Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBH 4. maila arteko neska-mutikoek, Foru Aldundiak ordaindutako asegurua daukate. Asegurua izateko irteeran izena emanda egon behar da.
- Gurasoak: Gurasoen partaidetza komenigarria da, baina ez da derrigorrezkoa. Gurasoei gomendatzen diogu Aloña Mendiren bitartez asegurua egitea.
- Autobusa: Autobusa doan da, Gipuzkoako Foru Aldundiak ordaintzen du.
Egunen batean autobusean denontzako lekurik ez balego, neska-mutikoek eta begiraleek izango dute lehentasuna. Lekurik gabe geratu diren gurasoen artean autoak antolatuko dira.
Beste ohar batzuk:
- Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBH 4. maila bitartean ez dabiltzan haurrak ere etorri daitezke irteeretara, baina Foru Aldundiko – Eskola Kiroleko aseguruan sartuta ez daudenez, euren gurasoen ardurapean etorri beharko dira.
- Irteerak aipatutako egunetan egingo dira, egiten duen eguraldia egiten duela (bestela aurrez abisatuko dugu).
- Itzuleran autobusera sartzeko aldatzeko zapatilak eramatea derrigorrezkoak da.