"Ermitaz ermita Oñati ezagutzen" erakusketa

Erakusketa

"Ermitaz ermita Oñati ezagutzen" erakusketa
2017-05-13T18:30:00+02:00 2017-05-13T18:30:00+02:00 2017-05-13T18:30:00+02:00
  • 2017-05-13T18:30:00+02:00 2017-05-13T18:30:00+02:00 - 2017-05-14T20:30:00+02:00 2017-05-14T20:30:00+02:00
  • Mikel Goiaingeruaren parrokiako klaustroan

Erakusketa

Ganbara kantu Eskolak herriko ikastetxeekin eta Artixa elkartearekin antolatutako ekimena

Kultura eta hezkuntza, musika eta ondarea uztartzen dituen ekimena jarri du abian Ganbara Kantu Eskolak, Artixa taldea eta herriko ikastetxeekin elkarlanean.

Ikastetxe bakoitzeko talde batek (DBH1-BH2) aurkezpen bideo bat gauzatu dute herriko auzo desberdinetako ermiten ingurukoa; hau da, ikastetxe bakoitzak 5, 15 ermita guztira. Aurkezpen hauek, Mikel Goiaingeruaren Eliza Nagusiko Klaustroan montatuko den erakusketan botako lirateke eta baita kontzertu bakoitzean ere.

Erakusketa: liburuxkarako aterako diren irudiak erakutsiko dira eta baita ikasleek egindako edo osatutako lanak ere.
Erakusketa  honetan beste mota batetako artea ere gehituko da: Joxe Urzelai 'Milikua'ren kuadroekin.

Mikel Goiangeruaren parrokiko klaustroan; hauek dira erakusketako ordutegiak:

  • Maiatzak 6, larunbata. 18:30 - 20:30
  • Maiatzak 7, igandea. 12:00 - 13:30
  • Maiatzak 13, larunbata . 18:30 - 20:30
  • Maiatzak 14, igandea. 12:00 - 13:30 eta 18:30 - 20:30