Erakusketa: ARTZAINA / EL PASTOR

Erakusketa

Erakusketa: ARTZAINA / EL PASTOR
2012-09-10T18:00:00+02:00 2012-09-10T18:00:00+02:00 2012-09-10T18:00:00+02:00
  • 2012-09-10T18:00:00+02:00 2012-09-10T18:00:00+02:00 - 2012-09-23T20:00:00+02:00 2012-09-23T20:00:00+02:00
  • Kultur etxea; erakusketa gela

Erakusketa

Argazkilaritza eta etnografia uztartzen dituen lan honetan, Iñaki Vergarak (argazkiak) eta Ion Orzaizek (testuak) gure bailaretatik desagertzear dagoen bizimoduaren berri ematen dute: artzainen bizimodu gogor eta arriskutsua.

  Oñatin ikusgai dagoen erakusketaren eta izen bereko liburuaren, "Artzaina; Una vida unida a la tradición", helburua artzaintza gure memorian bizirik mantentzea da. Txikienei bizimodu hau erakutsi, arrotz sentitu ez dezaten; eta helduei berau gogorarazi, igarotako denboraren testigantza gisa. Horiexek dira Iñaki Vergararen argazkien eta Ion Orzaizen testuen xedea.

Artz_Elaboracion2.png

  Argazkia: Iñaki Vergara

Ikusgai dauden argazkiei (60 baino gehiago) dagokionez, liburuan bertan azaltzen direnen hautaketa bat da. Formatu ezberdinetan egindako argazkiak dira, erakusketa dinamikoagoa eginez. Liburua banatzen duten atalei buruzko testuak ere ikusgai dira erakusketan: transhumantzia, mendian emandako denbora, gaztagintza, erditze garaia eta abar.

Artz_Partos2.png       Artz_IMG_0765.png

Argazkiak: Iñaki Vergara 

Horrez gainera, erakusketa-aretoan, argazkiekin batera, artzainak egunero erabiltzen dituen lanabesak ikusi ahal izanen dira, eta baita tradiziozko artzainez jantzita dagoen panpin bat ere, hitzordu honetarako Texartuk utzia.