Debagoieneko Artzainen Bigarren Eguna

Jaialdia

Debagoieneko Artzainen Bigarren Eguna
2013-03-02T12:05:00+01:00 2013-03-02T12:05:00+01:00 2013-03-02T12:05:00+01:00
  • 2013-03-02T12:05:00+01:00 2013-03-02T12:05:00+01:00

Jaialdia

  • Eskualdean gazta ekoizten duten artzaiak elkarlanean hasiak dira eta horrela, martxoaren 2an, Oñatin euren produktuak ezagutzeko aukera izango da eta ondorengo ekoizleek parte hartuko dute azokan:

- Aldai. Idiazabal jatorriko ardi latxaren esne gordinez egindako gazta. Oñati
- Azkarreta. Idiazabal jatorriko ardi latxaren esne gordinez egindako gazta. Oñati
- Etxezuri. Idiazabal jatorriko ardi latxaren esne gordinez egindako gazta. Aretxabaleta
- Gomiztegi. Idiazabal jatorriko ardi latxaren esne gordinez egindako gazta. Oñati.
- Mendibitzu. Ardi latxaren esne ekologikoarekin egindako gazta. Aretxabaleta
- Pikunieta. Ardi latxaren esne ekologikoarekin egindako gazta. Antzuola.

  • Debagoieneko txakolina dastatzeko aukera ere izango da Debagoienekoak dira, Getariako Txakolinaren Jatorrizko izendapenaren barnean dauden Arrasateko Otxia eta Oñatiko Upain txakolinak.
  • Gainera, artzaiek ekoizten dituzten produktuak ezagutarazteko helburuarekin Debagoieneko  bildotsak burduntzian erreko dira ondoren pintxotan banatuz eta gatzatuaren tailerra egingo da.
  • Goizeko 11tan Debagoieneko “Kroxeters” taldea izango da bertan eta Urban Knitting egingo dute.