Haurren danborradako zozketa

2022-06-15T18:30:00+02:00 2022-06-15T18:30:00+02:00 2022-06-15T18:30:00+02:00
Irailaren 24an egingo da haurren danborrada

Oñatiko Tanborrada Txikia - antolakuntza taldea:

2022ko Oñatiko Haurren Danborrada irailaren 24an ospatuko dugu (eguraldi txarra egingo balu, irailaren 25ean ospatuko litzateke). Hori dela eta, 2022-2023 ikasturtean 3. eta 4. mailan hasiko diren edo/eta 2013 eta 2014. urteetan jaiotako gaztetxoak parte hartzera animatu nahi ditugu.

Lehen entsegua irailaren 8an izatea aurreikusten dugu.

➢ Konpartsen zozketa : Ekainaren 15ean egingo da, Eltzian, 18:30ean. Haurrak bakarrik igoko dira eta zozketaren emaitza emailez ere jakinaraziko da.
➢ Ohiko entseguak : Irailaren 8, 13 eta 15ean izango dira, Eltzian, 18:30etik 19:30etara.
➢ Entsegu orokorrak: Irailaren 20 eta 22an izango dira, Eltzian, 18:30etik 19:30etara.
Danborradan parte hartuko duten haur guztiak bertaratu beharko dira eta LARRUZKO gerrikoa ekarri beharko dute.

Azkenik, Danborradan parte hartuko duten haurren gurasoei antolatzen laguntzeko eskatu nahi diegu, batez ere entsegutan eta danborrada egunean esku bat bota dezaten. Horretarako prest egonez gero, oinatikotanborradatxikia@gmail.com helbidera mezu bat bidaltzea eskertuko genizueke.