BookJockey emanaldia Miren Pastor-en eskutik

BookJockey emanaldia Miren Pastor-en eskutik
2017-04-29T22:30:00+02:00 2017-04-29T22:30:00+02:00 2017-04-29T22:30:00+02:00
  • 2017-04-29T22:30:00+02:00 2017-04-29T22:30:00+02:00
  • Plazako kioskoan
  • Webgunea ikusi
ARGI Festibalaren baitan . "Errepidean" lana

  BookJockey saio bat DJ saio baten antzekoa da, baina musikaren ordez argazki liburuak dira protagonistak. Liburuak erakutsi eta nahastu heinean “historio” berri bat sortzen da, ikusleak argazki liburuak sentitzera eta saioarekin gozatzera gonbidatuz.

  "Inguratzen gaituen errealitatea adierazteko interpretazio ezberdinen haritik, nire kreazio prozesuan berebiziko garrantzia izan duten argazki liburuen orrialdeetatik aurrera ta atzera jausika ibiliko naiz. Hizkuntza unibertsala duten proiektuetatik abiatuz, beraien lana nazio oso bateko sinbolo bilakatu duten argazkilari ezagunak, zein errealitatea hurbilagotik aztertzen duten argazkilari garaikideak azalduko dira. Kontzeptu orokorretatik xehetasunera hurbilduz, gizartearekiko egileen kezka eta inplikazioa aztertuz, argazki liburu oso berezi hauetatik ibilibidetxo bat izango da saio hau."