Bertso kata Araba Euskararen alde

2014-05-29T20:00:00+02:00 2014-05-29T20:00:00+02:00 2014-05-29T20:00:00+02:00
  • 2014-05-29T20:00:00+02:00 2014-05-29T20:00:00+02:00 - 2014-05-29T21:00:00+02:00 2014-05-29T21:00:00+02:00
  • Pago Uso elkartean

  Ekainaren 15ean, Labarkan ARABA EUSKARAZ 2014 izango da MUGAN BIZI, BIZI lelopean. Jai hori kontuan izanda, maiatzaren 29an, arratsaldeko 20:00etan, Pago Uso elkartean, BERTSO KATA antolatuko dugu Labarkako ikastolako ordezkariokin batera.

  Saio horretan ARDO DASTAKETA egiteaz gain, Oñatiko Bertso Eskolako bertsolariek parte hartuko dute.

  Ardo dastaketari dagokionez, Esti Besak, Candido Besa Upelategiko arduradunak azaldu luke urteko ardo eta ardo onduei buruzko atala, bertan bakoitzari dagozkion atalak aipatuz: tenperatura, kortxoa kentzea, kopa, ikusmena, usaimena, dastamena… Aurreko lana egin bitartean, bertsolariak aipatzen den gaiaren inguruko bertsoak botako lituzkete.

  Azpimarratu nahi dugu saio horretan parte hartzeko 5 € ordaindu beharko direla eta, gehienez, 30 laguneko taldea osatu nahi dela. Antolaketa lana bideratzeko, ekintza horretan parte hartzeko interesa duzuenok izena eman beharko duzue, maiatzaren 26a baino lehen, Txantxiku ikastolan (943 78 12 04 – txantxiku@ikastola.net).