Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa: Kanporaketa, bertso afaria

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak urtero bezala Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatu du 2018ko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa.
Noiz 2018/02/23 20:00
Non Larrain Gain elkartean
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Zestoan abiatuko da datorren ostiralean, hilaren 16an, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren bat-batekoa. Guztira 5 kanporaketa jokatuko dira eta bigarrena, hilaren 23koa, Oñatin, Larrain gain elkartean izango da. Saioan gainera oñatiar batek kantatuko du Aitor Tatiegik, beste partaideak Joane Aldalur, Haizea Arana, Jon Azpiroz, Oier Ibarzabal eta Iker Letamendia izango dira. Afaritarako txartelak salgai: www.bertsosarrerak.eus-en

 Baina ez da Gipuzkoako Eskolartekoan arituko den herritar bakarra, Bittor Zubiagirrek eta Xabier Agirrek ere parte hartuko baitute. Zubiagirrek gainera, Zestoako lehenengo bat-batekoan kantatuko du datorren astean, otsailaren 16an. Xabier Agirrek aldiz, Anoetan, martxoaren 16an jokatuko den azken kanporaketan kantatuko du.

Iturria: oñatiirratia

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…