Berdintasun kontseilua sortzeko prozesua abian jartzeko bilera irekia

Berdintasun kontseilua

Berdintasun kontseilua sortzeko prozesua abian jartzeko bilera irekia
2018-06-30T10:30:00+02:00 2018-06-30T10:30:00+02:00 2018-06-30T10:30:00+02:00
  • 2018-06-30T10:30:00+02:00 2018-06-30T10:30:00+02:00
  • Eltzian (Larraña auzoa 16)

Berdintasun kontseilua

Beste herri batzuetako esperientziak ezagutuko dira . Interesa duten emakume guztiei zuzenduta
Kontseilua_sortzeko.jpg

BERDINTASUN KONTSEILU bat sortzea da asmoa.

Udaletxean, Batzordeetan, gure kasuan Berdintasun Batzordean  landu eta eztabaidatzen dira berdintasun arloari dagozkionak. Bertan, zinegotzi eta teknikariak soilik daudelarik.

Eta gure ustez….Berdintasun Sailak, herrira eta herritarren zerbitzura egon behar badu, eta herrian eragiteko gaitasuna garatu nahi badu, beharrezkoa da  Oñatiko emakumeen erreprestazio batek ere erabakietan parte hartzea.

ZERTARAKO KONTSEILUA?

Berdintasun Sailaren norabidearen gidari izan dadin eta herrian modu eraginkorrago baten eragin dezan. Horretarako, egiteko nagusia berdintasun politikak zuzentzea izango da. Berau fiskalizatzeko, lehentasunak markatzeko, proposamenak egiteko, eztabaidatzeko, egindakoak birplanteatzeko, sinergiak sortzeko, berdintasunaren bidean lanean diharduen norbanako,talde nahiz eragileak elkar eraginean aritu ahal izateko, elkar igurzteko  eta Kontseiluak egoki deritzon proiektuak aurrera atera ahal izateko.

Jardunaldi estiluan. Beste herri batzutako esperientziak jasotzia izango da helburua.

Ostien dinamika parte hartzaile bat, eta modu ludiko baten bidez itxiera emungo dotzagu kontuari (luntxa be egotia aurreikusten dogu)