Baserri ingurunean sortutako plastikoen bilketa: Plastikoa ateratzeko eguna

Baserri ingurunean sortutako plastikoen bilketa: Plastikoa ateratzeko eguna
2021-10-26T17:00:00+02:00 2021-10-26T17:00:00+02:00 2021-10-26T17:00:00+02:00
  • 2021-10-26T17:00:00+02:00 2021-10-26T17:00:00+02:00 - 2021-10-26T23:55:00+02:00 2021-10-26T23:55:00+02:00
Debagoienako Landa Garapen Elkarteak, baserri ingurunean sortutako plastikoaren bilketa egingo du.

Bilketa, urriaren 27an egingo da baina goizean-goiz egiten hasten direnez, plastikoak, behar bezala lotuta, bilketa lekuetara bezperan, 17:00tik aurrera ateratzea eskatzen da.

Batuko den plastiko mota:

  • Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.
  • Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza.
  • Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.
  • Negutegiko plastiko zuria.

SOKAK: zaku batean ondo bilduta ateratako sokak BAKARRIK jasoko dira.
PLASTIKOA TXUKUN EZ BADAGO, PUNTU HORRETAN EZ DA BILKETA EGINGO.

Oñatiko bilketa lekuak:

  • Zañartu, Zuazola inguruan
  • Mugia, Asentzio ermitan
  • Olabarrieta, autobus geltokian
  • Musika Eskola gainaldean