"Auzoko" jaia

2016-05-28T11:30:00+02:00 2016-05-28T11:30:00+02:00 2016-05-28T11:30:00+02:00
  • 2016-05-28T11:30:00+02:00 2016-05-28T11:30:00+02:00 - 2016-05-28T14:00:00+02:00 2016-05-28T14:00:00+02:00
  • Herriko plazan

Oñatin egingo da Auzoko egitasmoaren 3.jaia

• Aniztasuna oinarri hartuta, euskaraz ez dakitenak euskarara gerturatzeko helburua du Auzokok.

• Gaur egun, Gipuzkoa eta Arabako hamaika herritan dago martxan egitasmoa.

• Jaiarekin, herriz herri egiten ari den lana ikusarazteaz gain, parte hartzaileak elkartu eta elkarrekin gozatzeko aukera eskaini nahi da.


Oñatin elkartuko dira aurten Auzoko egitasmoa martxan duten herri guztietako parte-hartzaileak. Maiatzaren 28an izango da zita, goizeko 11:30etan hasita.

Jaia baina, herritar guztiei zabalik egongo da eta horretarako, adin tarte guztietara egokitutako egitaraua osatu da.

Euskara erdigunean jarrita, jatorri ezberdinetako hizkuntza eta kulturak ezagutzeko aukera emango du jaiak.