Etxeko konpostajean sakontzeko saio formatiboa

Hitzaldia

Etxeko konpostajean sakontzeko saio formatiboa
2015-06-03T18:30:00+02:00 2015-06-03T18:30:00+02:00 2015-06-03T18:30:00+02:00
  • 2015-06-03T18:30:00+02:00 2015-06-03T18:30:00+02:00 - 2015-06-03T19:30:00+02:00 2015-06-03T19:30:00+02:00
  • Udaletxeko areto nagusian

Hitzaldia

Debagoienako Mankomunitateak antolatuta . Parte hartzeko aurrez deitu, 943 79 35 98 (Kristina) edo 687 543 990 (Joseba)

  Debagoieneko Mankomunitateak Etxeko Konpostajearen Jarraipen eta Aholkularitzarako Bigarren Kanpaina iazko azaroan abian jarri zuen eta bertan, besteak beste, konpostajearekin oso inplikatuta dauden erabiltzaileentzat aholkularitza espezifikoko programa bat eskaintzen da.

  Hori horrela, behar bereziak dituzten aipatutako erabiltzaileentzat formazio espezifikoko bi saio antolatu dira, biak berdinak baina egun eta leku ezberdinetan; ekainaren 3an, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan Oñatiko Pleno Aretoan bata, eta bestea, ekainaren 4an, osteguna, arratsaldeko 18:30etan Kulturaten (Jokin Zaitegi gelan).

 Formazio espezifikoko saio hauetan, honako aspektuak landuko dira:

  • Legedia
  • Konpostajea zer den eta beharrak (auzo eta etxeko)
  • Konpostaren kalitatea eta ezaugarriak (kimiko, fisiko, eta abar)
  • Arazoak eta jarraibideak
  • Uste okerrak
  • Norberaren konpostaren analisiak
  • Erabilerak
  • Zalantzak

 Etxeko konpostajean sakontzeko antolatu diren saio formatibo hauetan parte hartzeko interesa izanez gero, aldez aurretik honako telefono hauetara deitzea eskatzen da:

- Debagoieneko Mankomunitatea: 943 79 35 98 (Kristina).

- Vermican: 687 54 39 90 (Joseba).