Herri Eguneko artisau azokan parte hartzeko izen-emate epea amaitu

Izen-emate

Herri Eguneko artisau azokan parte hartzeko izen-emate epea amaitu
2023-07-16T23:55:00+02:00 2023-07-16T23:55:00+02:00 2023-07-16T23:55:00+02:00

Izen-emate

Herri egunerako artisauek izena emateko formularioa. Izen emateko epea uztailaren 3tik 16ra izango da.

Dokumentazioa:
- NAN-aren fotokopia.
- Artisau ziurtagiria edo zergen ordainketaren ziurtagiria edukiz gero.
- Norbere lanari buruzko txostena, lanak zertan datzan azaltzen duena, produktuen argazkiekin. Lana hobeto ulertu ahal izateko edozein informazio gehigarri kontuan hartuko da (blogak, webguneak, sare sozialak … ).

Irizpideak:
- Egindako lanaren kalitatea.
- Oñatin jaio edo bertako herritarra izatea. 20 toki egongo dira herritarren artean banatzeko, hauek beteko ez balira, gainontzeko parte-hartzaileen artean banatuko lirateke postuok. Guztira 30 artisauentzako tokia egongo da.
- Artisau ziurtagiria edo zergen ziurtagiria izatea.
- Lan, produktu, ezberdinak eta originalak lantzea azokaren aniztasuna bermatzeko.
- Azokan bertan norbere lanaren erakustaldia egitea, hau da, lanean jarduteko aukera izatea azokak irauten duenean edota lana burutzeko egiten den prozesua ikusi ahal izatea.
- Aurreko urteetan parte hartu ez dutenek lehentasuna izango dute.

Jakinarazpena: uztailaren 26tik aurrera.