Artilea jasotzeko zerbitzua

Hondakin bilketa

2023-06-21T09:00:00+02:00 2023-06-21T09:00:00+02:00 2023-06-21T09:00:00+02:00
  • 2023-06-21T09:00:00+02:00 2023-06-21T09:00:00+02:00
  • Urrutxuko ekarpen gunea
  • 696 433 602

Hondakin bilketa

Zerbitzua jasotzeko Interesdunek 696 433 602 telefonora deitu behar dute. Eman beharreko informazioa honakoa da:

• Artzainak bere izena, deiturak, helbidea eta NAN eman beharko ditu, eta ardi kopurua. (ardi kopuruaren datua bat etorri beharko du artalde hori Gipuzkoako Foru Aldundiren kanpainako datuetan erregistratuta dagoen izenarekin. Informazio hori beharrezkoa da faktura egiteko. Faktura hau, garrantzi handiko dokumentua bihurtuko da erakundeen aurrean (ikuskapenetan) artilearekin zer egin den adierazteko garaian.
• Datuak jaso ondoren, Entregatzeko eguna, ordua eta tokia adieraziko zaio artzainari eta ordainketa egiteko azalpenak ere emango dira.
• Ordainketa egiteko kontu zenbakia hauxe da: RURAL KUTXA - CAJA RURAL ES50 30080152 6549 2039 5821 eta jarri beharreko kontzeptua: IZEN ABIZENAK+ BASERRIA

Entrega egiteko gunean honela izango da antolaketa:

• Artzain bakoitzak artilea entrega-lekura esandako orduan eramango du.
• Zakuak artzainak berak hustu beharko ditu, artilea suelto utzi behar da.
• Entrega gunean sartzean, artzainak dagokion zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria erakutsiko dio bertan dagoen arduradunari.

 Ekainak 21 Oñati-Urrutxuko ekarpen gunea.