Arte udalekuetan begirale izateko izen ematea amaitu

2019ko martxoaren 11tik martxoaren 22ra (biak barne)
Noiz 2019/03/22
07:30 - 15:30
Non herritarren arretarako zerbitzuan
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Onartua izateko eta hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko ondorengo baldintzak bete beharko dira:

  1. Lan-kontratua egiterako egunean 16 urte beteta izatea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.
  2. Arte Ederretako graduaren bi lehenengo ikasturteak ( edo baliokidea) gaindituak izatea gutxienez.
  3. 3. hizkuntza eskakizunaren pareko euskara maila izatea.
  4. Funtzioak behar bezala betetzea eragotz dezakeen gaixotasunik nahiz muga fisikorik edo psikikorik ez izatea.
  5. Inolako administrazio publikoaren edo autonomia erkidegoetako konstituzio nahiz estatutu organoen zerbitzutik diziplina-espediente bidez baztertu gabea izatea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.
  6. Haurtzaroa eta adoleszentziaren babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015  Legeko 8.artikuluaren arabera, sexu delitugileen  Erregistro Zentraleko agiri negatiboa izatea
  7.  Kontratazio hau beste lan kontratu edo funtzionario izendapen batekin ez da bateragarria izango

 Lan kontratua egiteko unean eta indarrean dagoen bitartean, kontratatuek bete beharko dituzte ezarrita dauden baldintza guztiak.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…