Xabier Egaña Koloretsua!!! arte lantegia

Tailerra

2023-11-19T10:30:00+01:00 2023-11-19T10:30:00+01:00 2023-11-19T10:30:00+01:00
  • 2023-11-19T10:30:00+01:00 2023-11-19T10:30:00+01:00
  • Arantzazuko Gandiaga Topagunean
  • 688 613 840

Tailerra

Arantzazuko Adiskideak elkarteak, Arantzazuko Santutegiarekin, Arantzazulab-ekin eta Donostiako Maushaus estudioarekin elkarlanean antolatuta

Haurrei zuzendutako lantegi hau 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Lantegia goizeko 10:30etik eguerdiko 13:30era bitartean egingo da.

Helburua da partaideek bertatik bertara ezagutzea Xabier Egañaren (Areeta, 1943) lan piktorikoa, Arantzazuko Ama Birjinaren kamarina pintatzeko egindako lanak aztertzea zein behaketa zuzena egitea, eta bere ibilbide luzean erabilitako zenbait teknikarekin praktikatzea.

Egun, Xabier Egaña da Arantzazuko Basilika berriko lan plastikoetan parte hartu zuten artisten artean bizi den bakarra.

Izen-ematea adiskideak@arantzazu.org helbidera idatziz edo 688 613 840 telefono-zenbakira deituz egin behar da. Lantegiaren partaide kopurua 20 lagunekoa da, eta parte-hartzaile bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu.

Xabier Egañaren lan plastikoaren informazio gehiago hemen