ARGI festibalerako deialdia
ARGI festibalak eta Arantzazu Gaur Fundazioak ARGI ARANTZAZU deialdia aurkezten dute. Deialdiaren helburua da argazkigintzako lan bat aukeratzea apirilaren 28tik maiatzaren 28ra arte, ARGI 2017 festibalak irauten duen bitartean, Arantzazuko Gandiaga Topagunean bakarka erakusteko.
GAIA
Natura eta espiritualtasuna.
NORI DAGO ZUZENDUTA
18 urtez gorako egile guztiei edota argazkilaritza eremuan diharduten taldeei, argazkilaritza bere zentzurik zabalenean ulertuta.
DEIALDIAREN EPEAK
Proiektuak aurkezteko epea 2017ko otsailaren 21ean hasi, eta 2017ko martxoaren 21an bukatuko da, 23:59an (CET ordua).
Epaimahaia 2017ko martxoaren 23an elkartuko da, eta 2017ko martxoaren 27an jakinaraziko da ebazpena.
Erakusketaren inaugurazio ekitaldia 2017ko apirilaren 28an izango da. Eta maiatzaren 28ra arte egongo da erakusgai.