Arantzazuko altxorraren bila

Ibilbidea

2024-03-28T10:30:00+01:00 2024-03-28T10:30:00+01:00 2024-03-28T10:30:00+01:00

Ibilbidea

Orientazio jolasa familian . Arantzazuko parketxeak antolatuta martxoaren 28tik 31ra

Arantzazuko parketxea ibilbide irisgarriaren hasiera da. Bide honetan zehar, hainbat altxor eta sekretu daude gordeta. Esku artean mapa bana hartuta, familian, hauen bila ibiliko gara paraje zoragarri batean murgildurik.

“Arantzazuko altxorraren bila” jardueran orientazioaren hastapenak jasotzeaz gain, familian jolasteko aukera izango da. Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar, hainbat pista bilatzea izango da erronka.

Hitzordua, goizeko 10:30ean Arantzazuko parketxean da, amaiera 12:00etan izango delarik.
Prezioa pertsonako 4 eurotakoa da. Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira.

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:
arantzazu@gipuzkoanatura.eus
943 78 28 94 / 699 335 183
www.gipuzkoanatura.eus