Arantzazuko altxorraren bila

Ibilbidea

2024-04-07T11:00:00+02:00 2024-04-07T11:00:00+02:00 2024-04-07T11:00:00+02:00

Ibilbidea

Orientazio jolasa familian . Arantzazuko parketxeak antolatuta

Arantzazuko parketxea ibilbide irisgarriaren hasiera da. Bide honetan zehar, hainbat altxor eta sekretu daude gordeta. Esku artean mapa bana hartuta, familian, hauen bila ibiliko gara paraje zoragarri batean murgildurik.

“Arantzazuko altxorraren bila” jardueran orientazioaren hastapenak jasotzeaz gain, familian jolasteko aukera izango da. Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar, hainbat pista bilatzea izango da erronka.

Hitzordua, goizeko 11:00etan Arantzazuko parketxean da; Jarduerak ordu eta erdiko iraupena izango du eta 12:30ak aldera amaituko da.
Prezioa 5 eurotakoa izango da helduentzat eta 3-12 urte bitarteko haurrentzat, aldiz, 3 eurotakoa. Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da, plaza mugatuak izango dira.

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:
arantzazu@gipuzkoanatura.eus
943 78 28 94 / 699 335 183
www.gipuzkoanatura.eus