Arantzazu errekako paisaia-planaren ekintza plana hausnartzeko 2. saio teknikoa

Bilera

Arantzazu errekako paisaia-planaren ekintza plana hausnartzeko 2. saio teknikoa
2018-10-16T18:30:00+02:00 2018-10-16T18:30:00+02:00 2018-10-16T18:30:00+02:00
  • 2018-10-16T18:30:00+02:00 2018-10-16T18:30:00+02:00
  • Udaletxeko areto nagusian

Bilera

Ura eta errekaren aste barruan
Ura eta errekaren astea - irudia

Ekintza-plan honek errekako ekosistemaren eta bere baitan jasotzen dituen energia hidraulikoa sortzeko dauden elementuen arteko oreka lortu nahi du.

Duela hilabete batzuk -zehazki 2018ko maiatzaren 8an-, saio tekniko bat burutu zen Arantzazu errekako paisaia–planaren ekintza planaren inguruan, herriko hainbat eragilerekin batera.

Egun hartan ordura arte egindako lan teknikoaren lehen ondorioak partekatu, eta aurrera begirako erronka eta aukerez hitz egin zen. 

Ordutik hona, eta bertan landutakoak kontuan hartuz, Oñatiko Udalak eta ekintza plan hau egiten laguntzen ari den talde teknikoak lanean jarraitu du. Horri esker Arantzazu errekaren paisaia hobetzea helburu izango duen ekintza planaren mamia egituratzen ari dira –helburuak eta horiek lortzeko ekintzak-.

Hain juxtu ekintza-planaren helburu eta ekintzen proposamena partekatu, eta lehentasunak lantzeko, 2. saio tekniko bat egingo da urriaren 16an, 18:30-20:30 ordutegian, Udaleko batzar aretoan.