“Anaia–arreben arteko zeloak eta liskarrak nola kudeatu deskonfinamendu garaian”

Hitzaldia

“Anaia–arreben arteko zeloak eta liskarrak nola kudeatu deskonfinamendu garaian”
2020-05-26T19:00:00+02:00 2020-05-26T19:00:00+02:00 2020-05-26T19:00:00+02:00
  • 2020-05-26T19:00:00+02:00 2020-05-26T19:00:00+02:00

Hitzaldia

Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeek eta horietako Guraso Elkarteek gurasoen formazioaz arduratzeko osatu dugun lan-mahaiak antolatuta

Anaia-arreben arteko zeloak eta liskarrak beti egon dira eta beti egongo dira. Konfinamenduan etxetik atera gabe denbora luzez elkarrekin egon dira eta liskarrak ere areagotu egin dira sarritan.

Zeloek gure seme-alaben bizipenak eta jokaerak baldintzatzen dituzte. Gurasoen behaketa indartu eta ekintza zehatzak martxan jarriz, helburua seme-alaben arteko zailtasunetan bitartekari lanetan trebatzen ikastea da, liskarrak gutxitu eta baretzera iristeko.

Gaiari buruz hausnartzen, egunerokotasunean sortzen diren egoerak aztertzen, orientabideak ematen eta izan ditzakezuen zalantzak argitzen saiatuko gara hitzaldi honetan.

Dinamizatzailea:.Nerea Mendizabal.
Hitzaldiaren hizkuntza: Euskara.
Eguna:Maiatzak 26, asteartea.
Ordua: 19:00etan.

Formatua: Deskonfinamendu garaian gaudela kontutan izanda modu telematikoan eskainiko da hitzaldia, ohiko formatu presentzialean izan ordez. Izena eman ondoren jakinaraziko zaizue interesatuei hitzaldira sartzeko erabili beharreko plataforma eta klabea zein diren.

 

Oharrak:
• Hitzaldian parte hartzeko izena eman beharra dago, eta horretarako honako bide hau erabili behar duzue: Posta-e: ainhoa@onati.eus
• Izena emateko epea maiatzaren 21ean amaituko da.
• Plaza mugatuak.