“Zergatik aukeratu eskola kirola?”

Hitzaldia

“Zergatik aukeratu eskola kirola?”
2019-06-11T18:00:00+02:00 2019-06-11T18:00:00+02:00 2019-06-11T18:00:00+02:00
  • 2019-06-11T18:00:00+02:00 2019-06-11T18:00:00+02:00
  • Kultur Etxean

Hitzaldia

Hizlaria: Iñaki Iturrioz (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Jon Lazkano (Erreala Fundazioa)
Eskola kirola_Hitzaldia20190611.jpg

Aurtengo eskola kiroleko ikasturteari eta ekintzei amaiera emateko ordua iritsi zaigu eta dagoeneko 2019/2020 ikasturtea antolatzen hasiak gara. Eskola kirola, eskola-umeen heziketa integralari begira dagoen proiektua da. Gure xede nagusia haurrek geroko adinetan ere kirola modu jarraituan egin ahal izatea da. Eskola-adineko haur guztiek kirola egiteko aukera izan dezaten nahi dugu; edozein izanik ere beraien kirol-maila, gaitasuna, maila sozioekonomikoa edo bizilekua.

Eskola kirolaren proiektua, xedeak, helburuak… hobeto ezagutzeko gurasoentzako interesgarria izan daitekeen hitzaldi bat antolatu dugu. Hau, bereziki 2011. urtean jaiotako haurren gurasoei zuzenduta dago, baina interesa izan dezakeen edonor dago bertara gonbidatuta.

Eskola kiroleko koordinatzaileak