“Sexu aniztasunean hezitzen”

Hitzaldia

“Sexu aniztasunean hezitzen”
2018-04-17T18:15:00+02:00 2018-04-17T18:15:00+02:00 2018-04-17T18:15:00+02:00
  • 2018-04-17T18:15:00+02:00 2018-04-17T18:15:00+02:00

Hitzaldia

Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeek eta horietako Guraso Elkarteek osatutako lan-mahaiak antolatuta

Homosexualitatea, lesbianismoa, transexualitatea eta gorputz ez normatiboak orokorrean lotsa, atsekabea eta sufrimendua hitzen pareko izan dira urte askotan zehar. Egoera baztertzailea iraultzeko gurasoak eta hezkuntza sistema aldaketarako eragile aktiboa izan behar dugu.

Gaiari buruz hausnartzen, orientabideak ematen eta izan ditzakezuen zalantzak argitzen saiatuko gara tailer honetan.

  • Dinamizatzailea: Aitzole Araneta, Chrysallis (Hitzaldia EUSKARAZ jorratuko da).
  • Eguna: Apirilak 17.
  • Ordua: 18:15ean.
  • Lekua: Euskaldunberria gela, Bidebarrieta 18.
 

OHARRAK:

  • Tailerrean parte hartzeko izena eman beharra dago, eta horretarako bi bide hauetako bat erabili dezakezue:

 Izena emateko epea apirilaren 16an amaituko da. Plaza mugatuak.