“Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969” erakusketa amaitu

Erakusketa

“Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969” erakusketa amaitu
2019-10-27T11:00:00+01:00 2019-10-27T11:00:00+01:00 2019-10-27T11:00:00+01:00
  • 2019-10-27T11:00:00+01:00 2019-10-27T11:00:00+01:00 - 2019-10-27T15:00:00+01:00 2019-10-27T15:00:00+01:00
  • Gandiaga Topagunean

Erakusketa

Jorge Oteiza Fundazio Museoaren, Arantzazu Gaur Fundazioaren eta Arantzazuko Frantziskotarren produkzioa . Ekainak 28 – urriak 27

Erakusketa Gandiaga Topagunean 2019ko ekainak 28 – urriak 27

Proiektu hau osatzen duen bigarren erakusketa Gandiaga Topagunean inauguratu zen, Arantzazu Gaur Fundazioaren egoitzan, ekainaren 28an.

Erakusketan Oteizak Arantzazun zertu zuen eskuhartzearen kontakizun kronologikoa ikusten du, eraikuntza-lanak 1950ean hasi zirenetik 1969an behin betiko instalazioa amaitu zen arte.

Sekuentzia gisa, eta garapen kronologikoa harturik oinarri, proiektuaren klabeak azalduko dira, 40 eskultura ingururen bitartez (Oteiza Museokoak eta Arantzazuko basilikako santutegiko komentukoak dira) eta Arantzazuko Santutegiko Artxiboko eta Oteiza Museoko Ikerkuntza Zentroko dokumentazio, argazki, prentsa eta ikus-entzunezko ugari baliatuta. Ibilbidea hasteko, proiektuaren hasierako arkitekturaren eta eskulturaren analisia egingo da, ondoren eskultura erlijiosoaren berrikuntzaren klabeak aztertuko dira, eta enkarguaren zehaztapena, artelanen geldiaraztea eta proiektua amaitzearren Oteiza Arantzazura itzultzea izango ditu hurrengo gaiak.

Erakusketaren egutegia/ordutegia:

  • Ekainaren 28tik irailaren 7ra

Asteartetik larunbatera: 11:00-15:00 / 16:00-19:00
Igande eta jai egunetan: 11:00-15:00

  • Irailak 8 eta 9: 11:00 - 15:00 / 16:00 - 19:00
  • Irailaren 10etik urriaren 27ra:

Asteartetik ostiralera: 11:00-15:00
Larunbatetan: 11:00-15:00 / 16:00-19:00 (Herri egunean, urriak 5: ITXITA)
Igande eta jai egunetan: 11:00-15:00

Gandiaga Topaguneko bisita gidatuak

  • Ekainak 29, larunbata, 12:00etan.
  • Abuztuak 24, larunbata, 12:00etan.
  • Urriak 19, larunbata, 12:00etan.

Lantegi pedagogikoak

Proiektu honetarako berariaz diseinatutako lantegiak programatuko dira. Horiek haurrei lagundu egingo diete arkitekturako proiektu baten dimentsioa ulertzen: arkitekturaren eta beste arteen arteko funtsezko harremana, eta bereziki estatuaria garatzeko prozesu formala.

  • Harrizko gorputza, buztinezko arima haurrentzako lantegia. Maushaus-ek diseinatu duen 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako lantegiak bi saio izango ditu.

- Irailak 28. 10:30etik 13:30era arte.
- Urriak 19. 10:30etik 13:30era arte.

Gandiaga Topagunean, Maushausen eskutik.