“Koronabirusa eta konfinamenduaren ondorioak”

Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeek eta horietako Guraso Elkarteek gurasoen lan-mahaiak antolatuta . Haur eta lehen hezkuntzako gurasoei zuzenduta
Noiz 2021/05/10 18:15
Harremanetarako Izena
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Ez gara garai errazak bizitzen ari, ez gu guraso moduan eta ezta gure seme-alabak ere. Etxeko konfinamendu epe luze bat bizi eta sufritu behar izan dute lehenik, eta horren ostean arau berriak dituen bizimodua, mugak nagusi dituena.

Koronabirusak gure seme-alaben bizipenak eta jokaerak baldintzatzen ditu.

Nola lagundu diezaiekegu?

Gurasoen behaketa indartu eta ekintza zehatzak martxan jarriz, helburua seme-alaben zailtasunetan bidelagun izaten trebatzen ikastea da.

Gaiari buruz hausnartzen, egunerokotasunean sortzen diren egoerak aztertzen, orientabideak ematen eta izan ditzakezuen zalantzak argitzen saiatuko gara hitzaldi honetan.

  • Dinamizatzailea: Virginia Espin (Norgara).
  • Hitzaldiaren hizkuntza: Euskara.
  • Eguna: Maiatzak 10, astelehena.
  • Ordua: 18:15ean.
  • Formatua: Modu telematikoan eskainiko da hitzaldia. Izena eman ondoren jakinaraziko zaizue interesatuei hitzaldira sartzeko erabili beharreko plataforma eta klabea zein diren.

OHARRAK:

  • Hitzaldian parte hartzeko izena eman beharra dago, eta horretarako honako bide hau erabili behar duzue: Posta-e: ainhoa@onati.eus
  • Izena emateko epea maiatzaren 7an amaituko da.

 

« Maiatza 2021 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31