“Hiromiren rakugolariak” gazte eta helduei zuzendutako ipurin kontaketa saioa

“Hiromiren rakugolariak” gazte eta helduei zuzendutako ipurin kontaketa saioa
2015-10-21T19:00:00+02:00 2015-10-21T19:00:00+02:00 2015-10-21T19:00:00+02:00
  • 2015-10-21T19:00:00+02:00 2015-10-21T19:00:00+02:00 - 2015-10-21T20:00:00+02:00 2015-10-21T20:00:00+02:00
  • Helduen liburutegian
Hiromiren Lagunak elkarteko kideen eskutik . Biblioteka eguna ospakizunen arira

Rakugolariak.jpg

  "Hiromi Yoshida japoniar euskalduna dugu. Tokion bizi da eta Hizkuntzalaria da, Unibertsitateko irakaslea. Aspalditik Azpeitira etortzen zaigu bisitan urtero eta gure hizkuntza eta kulturari buruz asko ikasi ondoren, Euskal Herrira Japoniako kulturako bitxikeri bat ekartzea bururatu zitzaion.
  Hizkuntzalaria izanik, Japoniako ahozko tradizioko literaturatik, Rakugoa ekartzea aukeratu zuen.
Rakugoak orain dela lau mende edo, barre pixka bat egiteko helburuarekin sortutako istorioak dira. Kontalari bakarrak, kimonoz jantzita eta lurrean eserita, antzinako pertsonaia batzuk bizitako xelebrekeriaren bat kontatzen du.
Hiromik Rakugoak euskaldunen artean zabaltzea eskatu zigun eta guk, bere lagunok, bere nahia, errespetu eta ilusio handiz,  betetzen saiatzen ari gara, rakugolari bihurtuz…
 Beraz, Euskal Rakugoa ezagutu nahi baduzu eta akaso barre pixka bat egin gurekin,  zatoz Hiromiren Rakugolariak ikustera!"

  Arantzazu Maiz, Maider Ibarguren eta Axen Eskalada aktoreak Japonian tradizio handia duen rakugoa azaldu eta antzeztuko dute.