Hizkuntzen erabileraren kaleen neurketaren emaitzen aurkezpena

Aurkezpena

2022-11-09T18:30:00+01:00 2022-11-09T18:30:00+01:00 2022-11-09T18:30:00+01:00
  • 2022-11-09T18:30:00+01:00 2022-11-09T18:30:00+01:00
  • Euskaldun berria gela (Bidebarrieta kalea 18)

Aurkezpena

Oñatiko udalak aurkezpenera gonbidatu nahi ditu herritarrak.

Lau urtean behin egiten da neurketa hori Soziolinguistika Klusterrarekin batera. Maialen Iñarra Klusterreko kideak aurkeztuko ditu datuak azaroaren 9an, Euskaldun Berria gelan, 18:30ean.

Nola hitz egiten dugu oñatiarrok gure artean? Euskaraz? Gaztelaniaz? Bietan?

Adin guztietan berdin egiten al dugu? Haurrek ala helduek egiten dute gehiago euskaraz?

Euskaraz badakigu, baina euskaraz bizi gara?

Zer faktorek eragiten dute hizkuntza bat edo bestea hautatzean?

Besteak beste, galdera horiei erantzungo diete asteazkeneko saioan Klusterreko adituek eta bertara hurbiltzen diren herritarrek.