“Donostia 2016-Bidea"ren etapak

Noiz 2016/07/17
08:30 - 09:00
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
17. etapa, Arantzazu-Otzaurte, uztailak 17

Bidea egiteko 3 autobus antolatu dira, 2 autobus Donostitik irtengo dira eta 3. autobusa Oñatitik-Arantzazura joango da Oñatin goizeko 9:00etan Postetxe aurrealdetik irtenda.

Ibilbidearen ekintza kulturalak (herritar guztiei irekita):

09:30 - 10:00 | Meteorologia eta artzaintzari buruzko hitzaldia – Arantzazuko santutegia
12:00 – 12:45 | Artzaintzako eta gaztagintzako erakustaldia – “Ttontor” saroia
14:15 – 14:45 | Erdi Aroko antzezpena – San Adriango pasabidea
17:00 – 17:30 | Orkatz abesbatzaren Kontzertua – Otzaurteko benta

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…