“Arantzazu errekaren arroa eta Gesaltzako lizuna” irteera

“Arantzazu errekaren arroa eta Gesaltzako lizuna” irteera
2019-11-01T09:00:00+01:00 2019-11-01T09:00:00+01:00 2019-11-01T09:00:00+01:00
  • 2019-11-01T09:00:00+01:00 2019-11-01T09:00:00+01:00
  • Foruen Enparantza
  • 943716404
Ibai Lagun VII. jardunaldien baitan

Natur eskolako kideek gidatuta, ibilaldia egingo da Arantzazu errekan zehar, Iturrigorrin hasi eta Gesaltzaraino.

Iritegiko iturburua, Okolako potoloa, Sorgin erreka eta Gesaltza-Arrikrutz eremu karstikoko galeria ezberdinak (fosilak eta aktiboak) ikusteko aukera egongo da ibilaldian zehar. Higaduraren bidez urak inguruko paisaian eragindako egitura geomorfologiko ezberdinak (kobak, surgentziak, dolinak, lurpeko ur poltsa edo akuiferoak... aztertuko dira.

Ibilaldia egoki antolatu ahal izateko aurrez izena ematea komeni da: 943716404 (Natur eskola).